Proiektua

Proiektu hau 9 enpresak osatutako partzuergoa garatzen ari da, ZTBESari atxikitako 5 zentroren laguntzaz, eta teknologia berritzailea eta negozio berriak kontzeptualizatu eta garatzea du helburu, euskal industriak mugikortasun iraunkorra eta energiaren arloko etorkizuneko agertoki berrietara igarotzeko aukera izan dezan, hiru lan-ildo hauen inguruan:

  1. Mugikortasunarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzu aurreratuei lotutako negozio-aukera berriak, ibilgailuen eta bestelako elementu publiko/pribatuen konektibitateari dagozkion datuak aztertzeko plataforma baten laguntzaz, mugikortasun integralerako bidean aurrera egin ahal izateko.
  2. Ibilgailuentzako sistema-prozesu eta osagai onenekin trebatzea, Tier1 bezala posizionatzeko asmoz, negozio-eredurik aurreratuenak probatzeko oinarritzat erabiliko den plataforma ibiltaria garatuz.
  3. Sorkuntza berriztagarrian eta biltegiratzean oinarritutako energia-sistemak diseinatzea, mugikortasunaren behar energetikoei malgutasunez eta moldagarritasunez erantzun ahal izateko, ibilgailu elektrikoen birkarga erosoagoa, merkeagoa eta eraginkorragoa bihurtuko duten produktu berrien bitartez.

Aurrekontua

5,5 M€

Denbora muga

19-MAR  21-ABE

PARTZUERGOA SINATU DUTEN ENPRESAK

ZENTRO TEKNOLOGIKOAK

BABES INSTITUZIONALA