Edinor-ek Tokiko Energia Komunitate eredua sortu du CEL (“Comunidad Energética Local”) eta TEK (“Tokiko Energia Komunitatea”) izenpean, bereizten dituen IRAUNKORTASUNA, EFIZIENTZIA eta GARDENTASUNAren gainean osatutako zenbait ezaugarri konbinatzen dituena.
Edinorrek sustatutako Tokiko Energia Komunitateek (TEK) IRAUNKORTASUNEAN, ERAGINKORTASUNEAN eta GARDENTASUNEAN oinarritutako zenbait ezaugarri dituzte bereizgarri:
Km0
Instalazioek tokiko hiri zein enpresa eremuetan ekoizten dute energia, azken kontsumiotzailearengandik 500 metro eskasera
Zero isurpen
Kontsumitzen duten energia guztiak Jatorri Iraunkorraren Bermea du
Eraginkorrak
Instalazioen diseinuak eta energiaren erosketa mankomunatuak ahalik eta aurrezkirik handiena ziurtatzen diete TEKeko kideei energiaren fakturan
Adimenduak
Edinorrek kudeaketarako garatu dituen aplikazioek instalazioen errendimendua optimizatu eta instalazioak hobeto aprobetxatzeko aukera ematen diete TEKeko kideei
Malguak
TEKak irauteko bokazioarekin sortu diren arren, TEKeko kideak Komunitateetatik irten daitezke egokitzat jotzen duten unean
Gardenak
TEKeko kideek elektrizitate-kontsumoari eta Komunitatearen funtzionamendu operatiboari dagokien informazioa eskura dezakete une oro, online aplikazio baten bitartez
Fidagarriak eta seguruak
Edinorrek Petronor Taldearen funtsezko bi balio hauek zabalduko ditu sustatutako instalazioen fase guztietan: diseinua; gauzatze eta mantentze-lanak eta kontserbazioa
Edinorrek ingeniaritzako, energia-kudeaketa aurreratuko eta laguntza teknikoko ZERBITZUAK eskaintzen dizkie TEKei:
Edinor-ek sustatutako TEKek honako ONURAK dituzte:
- Aurrezkia elektrizitatearen fakturan.
- Energia iraunkorraren autokontsumorako sarbidea, baita teilaturik ez duten kontsumitzaileei ere.
- Modu seguru eta fidagarrian gauzatu eta kudeatutako instalazioaren titulartasuna.
- Elektrizitate-horniketa jatorri-izendapena duen % 100 energia iraunkorraz egiten dela segurtatzea.
- Elektrizitate-fakturaren kudeaketa optimizatzea, erosketa mankomunatuaren bitartez.
Komunitatearen energia-kudeaketaren gardentasuna. - Komunitatearen barruan jarraitzeko malgutasuna.
- Konfiantzazko enpresa instalazioa kudeatu eta mantentzeko, Komunitateari urteko elektrizitate-kontratazioari buruzko aholkularitza emateko eta Komunitateari hobekuntza-neurriak proposatzeko, erregulazio zein teknologia arloetako aurrerapenek horretarako aukera ematen duten heinean.
- Eginkizun aktiboa energia-kontsumo iraunkorragoranzko trantsizioan.
Balorea udalentzat
1
2
3
4
5
6
7
8
Lankidetza
1 FASEA
1 Akordioa
Udalaren eta Edinor-en arteko lankidetza akordioa.
2 Analisia
Egitasmorako udal estalkien analisia
3 Atzematea
Merkatal-guneen eta herritarren atzematea
4 Eraketa
TEKa osatzea
2 FASEA
1 Lagapena
Udal estalkiak elkarteari uztea, eta berau izango da instalazio fotovoltaikoen eta sortutako energiaren jabea.
2 Kontratua
TEKaren eta Edinor-en arteko kontratua instalazioaren eta mantenuaren sustapenerako eta egin ahal izateko
3 Ekarpena
Elkarteari herritarrek eta merkatal-guneek egindako hasierako ekarpena
4 Kontratazioa
Edinor-ek aholkatuta, eskaintza lehiakorrena eta %100 berriztagarria den energia osagarriaren hornikuntza bermatzen duen komertzializadorearen kontratazioa Komunitatearen eskutik
5 Gauzatzea
Azpiegitura egitea
6 Finantzazioa
TEKaren aldetik finantzazioa eta, hala ahal izanez gero, laguntza publikoak lortzea, Edinor-ek aholkatuta
7 Sorkuntza
TEKeko kideen aldetik energiaren sorkuntza, kontsumoa eta gozamena, plaketatik datorrenarena eta TEKak horniketa osatzeko kontratatutakoarena.
8 Aurrezpena
Aurrezpena elektrizitatearen hileroko fakturan
9 Aholkularitza
Edinor-en aldetik TEKari emandako aholkularitza eta energiaren erabileraren optimizazioa
2019/944 Zuzentarauak honela definitu ditu Energia Komunitateak:
“Borondatezko parte-hartze irekian oinarritutako entitate juridikoak, bazkideen edo kideen kontrol eraginkorraren menpekoak, kideei energia-sorkuntzan parte hartzea proposatu (iturri berriztagarrietako sorkuntza nahiz banaketa, horniketa, kontsumoa, agregazioa, energia-biltegiratzea edota energia-eraginkortasunerako zerbitzuak barne hartuz) eta horri lotutako ingurumen, ekonomia zein gizarte arloetako onurak eskaintzea xede dutenak”.
TEKak Europako zuzentarauek arautu eta sustatzen dituzte, egokitzat jotzen baitira egungo elektrizitate-eredua ordezkatuko duen eredu berria bultzatzeko, ezaugarri hauen arabera:
- Deskarbonizatua: Sorkuntza fosilean oinarritutako egungo sistema pixkanaka-pixkanaka alde batera utziz.
- Deszentralizatua: Instalazio handietan ekoitzi eta geroko banaketan eraginkortasunaren galera (garraio zein banaketa arloetako galerak) zein ingurumen-inpaktua (linea elektrikoak) dakartzan egungo elektrizitate-eredua gaindituz. Sorkuntza kontsumoari hurbiltzea da xedea.
- Kontsumitzaile ahaldunduekin: Hauen eginkizun aktiboagoa sustatuz energia berriztagarriaren ekoizpenean, erosketan, kontsumoan, biltegiratzean nahiz salmentan.
Azken finean tokiko administrazioak eta Edinor-ek udalerrian bertan sortutako energia berriztagarrien kontsumo partekatuari begira sarbidea errazten diegu herritarrei, instalazio fotovoltaikoak euren etxebizitzetara gerturatuta eta 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzea erraztuko duen kultura energetiko berria garatzeko konpromisoa hartuta.
TEK MOTAK
HIRI EREMUKO TEKak
Hiri-inguruneetan, bizilagunei eta saltoki txikiei zuzenduta.
INDUSTRIA EREMUKO TEKak
ETEeei zuzenduta eta industriaguneetan, enpresa-parkeetan, teknologia-parkeetan eta antzekoetan garatuta
LANDA EREMUKO TEKak
Landa-inguruneko udalerri txikietan.
HEZKUNTZA EREMUKO TEKak
Haien sorrera eskola-komunitateetan sustatuz.