Sorkuntza banatua izenaz ezagutzen da azken kontsumitzailearengandik hurbil dauden tokiko hainbat iturri txikik egindako elektrizitate-ekoizpena. Hortaz, sorkuntza-zentro gutxi batzuetan egin eta kontsumitzaileengana iristeko garraio-sare zabalak behar dituen ohiko ekoizpen handi eta zentralizatutik bereizten da.
- Garbia da, energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituen heinean, batez ere eolikoa eta fotovoltaikoa, eta bereziki azken hau, erraztasun osoz txertatzen baita hiri-inguruneetan eta enpresak pilatzen diren eremuetan.
- Eraginkorra da, kontsumitzen den lekutik hurbil sortzen baita, garraioari nahiz banaketari lotutako galerak murriztuz.
- Aurrezkia dakar, izan ere, tokiko instalazioetan sortutako energia garraioari lotutako bidesari-tasetatik salbuetsita dago eta ez du merkaturatze-kosturik.
- Energia-sistema iraunkorragoa garatzen du, izan ere, energia berdearen ekoizpena areagotu, energia-iturriak dibertsifikatu eta autonomia handiagoa ematen die azken kontsumitzaileei.