Edinor (Energia DIstribuida del NORte) Petronor – Repsol Taldearen filiala da, eta trantsizio energetikoaren helburuak lortzen laguntzea du helburu, sisteman energia berriztagarrien integrazioa areagotuz, kontsumoaren deskarbonizaziorako soluzioak emanez eta energia-eraginkortasuna gehituz, kontsumitzaileen ahalduntzearen eta berrikuntza teknologikoaren bitartez.
Emiliano López Atxurra
“Edinor 2020ko apirilean sortu zen, pandemia betean. 2018tik landutako egitasmoa da, plataforma enpresariala eskaintzea helburu duena, kontsumitzaile energetikoa protagonista izanda eta gaitasun teknologikoak eta kudeaketakoak nabarmendu eta kontsumo energetiko iraunkor eta arduratsuaren zerbitzura jarrita. Herritarrak egitasmoaren bihotzean.
Edinor-ek Petronorren gisako konpainia energetiko sendo baten babesa dauka, Repsol erreferentziazko bere akziodunak ezarritako helburuekin lerrokatuta balore-kate osoaren deskarbonizaziorako konpromisoa hartu eta 2050erako isuri garbi 0 helburu duena. Etorkizun energetiko eta iraunkor baten aldeko konpromiso hau da abiapuntua Edinor-ek herritarra protagonista modura har dezan. Ez dago trantsizio energetikorik pertsonen konpromisorik gabe eta ez dago trantsiziorik sorkuntzaren eta kontsumo energetikoaren kudeaketa iraunkor eta ardurazkoaren efizientziarik gabe.
Edinor Europako Batzordeak duela gutxi 2019ko ekainaren 5eko Zuzentarauan ezarritako helburuekin bat dator, eta merkatu energetiko aurreratu, iraunkor eta solidarioenetan kontsumitzaile/herritarrek duten protagonismoarekin.
Edinor-ek Itun Berde europarraren alde egiten du eta trantsizio energetikoaren garrantzia azpimarratu nahi du efizientzia energetikoa lortzeko udaletxe, familia, express txikiak eta ETEen parte hartzea erabilita. Bere indarguneak Petronor/Repsol bere bazkidearen sendotasun teknologikoan eta kudeaketazkoan daude, eta baita proiektuak garatzen dituzten tokiko eragileekiko aliantzetan ere.
Hauxe da Edinor, gure Herrialdeko herritarrenganako konpromisoa, gure sendotasun industriala eta teknologikoa nabarmentzen duena trantsizio energetikoaren zerbitzura eta gizartea protagonista arduratsu izanda.“