Proiektua
Proiektu hau 9 enpresak osatutako partzuergoa garatzen ari da, ZTBESari atxikitako 5 zentroren laguntzaz, eta teknologia berritzailea eta negozio berriak kontzeptualizatu eta garatzea du helburu, euskal industriak mugikortasun iraunkorra eta energiaren arloko etorkizuneko agertoki berrietara igarotzeko aukera izan dezan, hiru lan-ildo hauen inguruan:
- Mugikortasunarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzu aurreratuei lotutako negozio-aukera berriak, ibilgailuen eta bestelako elementu publiko/pribatuen konektibitateari dagozkion datuak aztertzeko plataforma baten laguntzaz, mugikortasun integralerako bidean aurrera egin ahal izateko.
- Ibilgailuentzako sistema-prozesu eta osagai onenekin trebatzea, Tier1 bezala posizionatzeko asmoz, negozio-eredurik aurreratuenak probatzeko oinarritzat erabiliko den plataforma ibiltaria garatuz.
- Sorkuntza berriztagarrian eta biltegiratzean oinarritutako energia-sistemak diseinatzea, mugikortasunaren behar energetikoei malgutasunez eta moldagarritasunez erantzun ahal izateko, ibilgailu elektrikoen birkarga erosoagoa, merkeagoa eta eraginkorragoa bihurtuko duten produktu berrien bitartez.
Aurrekontua
5,5 M€
Denbora muga
19-MAR 21-ABE