Edinorrek Zentrum Mintegiko “Adiskidetasun Basoan” Zuhaitz Eguna dela eta gaur landatutako zuhaitzetako bat babestu du

Juan Diego Edinorrek babestutako zuhaitzarekin
Juan Diego Edinorrek babestutako zuhaitzarekin.

2022ko OTSAILAK 4

Petronorren filiala den Edinorrek Adiskidetasun Basoan, Zentrum Mintegiko lurretan dagoen naturagunean, landatu diren 17 zuhaitz berrietako bat babestu du gaur. Derioko Mintegiak urtero antolatzen du Zuhaitz Eguna, iraunkortasuna, berdintasuna eta gizarte-bakea bultzatzeko eta aitortzeko.

Zuhaitz Eguna berriro antolatu da pandemiaren ondorioz ia bi urtez ospatu ezin izan ostean. Ekimena 2014an sortu zen, Gernikako Arbola historikoaren kimu bat landatuta, berrogeita hamar bat haritz eta pagorekin batera. Gaur egun, 250 zuhaitz inguruk osatzen dute ingurumenarekiko konpromisoaren ikur bihurtu den Adiskidetasun Basoa.

Juan Diego Edinorren kontseilari delegatuaz gainera, ekitaldian izan dira hainbat erakunde, enpresa, entitate eta elkarteetako ordezkariak, baita partikularrak ere. Horien artean, Joseba Segura Bilboko Gotzainak.

Lanalden enpresak eta Juan Miguel Atxutegi Derioko alkate ohiak jaso dituzte “Zuhaitza Bihotzean 2022” aintzatespenak, euren konpromisoarengatik eta seminario zaharraren eraikinari eta egungo jarduerarekin erlazionatutako inguruneari emandako babesarengatik.

Gogoratu beharra dago, Petronor-Edinorrek Bilboko Gotzaindegiarekin duen harremana 2020ko urrian hasi zela, energia garbien sortzaile nahiz kontsumitzaileak diren aldetik, esparru honetako ikerketa eta inplementazio programak aberasteko, eta elkarren arteko harremanak areagotu eta zabaltzeko sinatu zuten lankidetza-hitzarmenarekin. Honen emaitza da TEK Zentrum, lehen energia-komunitate enpresariala.