Edinor eta Caixabank-en arteko lankidetza Tokiko Energia Komunitateak abiarazteko

Juan Pedro Badiola eta Emiliano López Atxurra | Edinor
Juan Pedro Badiola eta Emiliano López Atxurra, gaur goizean.

2021eko EKAINAK 1

Prentsa-oharra descargatu

Edinor-eko presidente Emiliano López Atxurrak eta Caixabank-eko iparraldeko lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolak akordioa aurkeztu dute gaur Euskadin sor litezkeen Tokiko Energia Komunitateak (TEK) finantziatzeko, hauen xedea, hiri-eraikinetan eguzki plakak jarrita, Zero Km-ko energia sortzea delarik, %100 berriztagarria eta modu partekatuan kontsumitzekoa dena.

Edinor-eko presidente Emiliano López Atxurraren irudiko, “Euskadiko udalerri bakoitzeko auzokide bakoitzak energia berdea, Zero Km-koa eskura izango du eta ahalegin ekonomiko gehigarririk gabe, energia merkeagoa izango delako, eta gainera abian jartzeko CaixaBank-ek laguntza izango duena. Iraunkor izatea udalerri bakoitzean egin dezakegun zerbait da eta iraultza lasai hau etorkizunarekiko eta iraunkortasunarekiko konpromisotik hasi behar dugu”.

Caixabank-eko iparraldeko lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolarentzat, “komunitate hauek, MicroBank gure banku sozialaren finantziazioa izango dutenak, urtero %25 inguruko aurrezkia ekarriko dute argiaren fakturan. Baina onura ekonomikoaz gain, ekimen honek ingurumen mailako oso onura positiboa dauka, bere balio-bizitzan atmosferara 860 tona CO2 isurtzea eragotziko duelako, zero isuri dituelako eta inbertsio handirik eskatzen ez duenez herritargo osoarentzat eskuragarria delako. Hau da jarraitu nahi dugun bide-orria ingurumen mailako bermeak dituen etorkizuna lantzen jarraitzeko”.

TEKak partekatutako autokontsumoko energia komunitateak dira, udalerriko eraikinetako estalkiak baliatuz herritarrek euren herrian bertan energia iraunkorraz goza dezaten ahalbidetzen dutenak.

Tek-en onurak etxebizitza guztien, eta bereziki zaurgarritasun energetikozko baldintzetan daudenen esku jartzeko, baita gazteen eskuetan ere, beharrezkoa zen finantziazio akordio bat lortzea, energia iraunkortasunaren balioaz gain, energia kontsumo garbiago, efizienteago eta %100 berriztagarria den eredu berri batean inklusio soziala sustatuko zuena.

Hilero 9€ inguruko kuota batekin auzokideek TEK batean parte hartu eta euren jabegopeko instalazio fotovoltaikoa finantziatu dezakete.

Bideoa, hemen.