Edinor-ek Tokiko Energia Komunitate eredua sortu du CEL (“Comunidad Energética Local”) eta TEK (“Tokiko Energia Komunitatea”) izenpean, bereizten dituen IRAUNKORTASUNA, EFIZIENTZIA eta GARDENTASUNAren gainean osatutako zenbait ezaugarri konbinatzen dituena.

Edinorrek sustatutako Tokiko Energia Komunitateek (TEK) IRAUNKORTASUNEAN, ERAGINKORTASUNEAN eta GARDENTASUNEAN oinarritutako zenbait ezaugarri dituzte bereizgarri:

  • Km0

    Instalazioek tokiko hiri zein enpresa eremuetan ekoizten dute energia, azken kontsumiotzailearengandik 500 metro eskasera

  • Zero isurpen

    Kontsumitzen duten energia guztiak Jatorri Iraunkorraren Bermea du

  • Eraginkorrak

    Instalazioen diseinuak eta energiaren erosketa mankomunatuak ahalik eta aurrezkirik handiena ziurtatzen diete TEKeko kideei energiaren fakturan

  • Adimenduak

    Edinorrek kudeaketarako garatu dituen aplikazioek instalazioen errendimendua optimizatu eta instalazioak hobeto aprobetxatzeko aukera ematen diete TEKeko kideei

  • Malguak

    TEKak irauteko bokazioarekin sortu diren arren, TEKeko kideak Komunitateetatik irten daitezke egokitzat jotzen duten unean

  • Gardenak

    TEKeko kideek elektrizitate-kontsumoari eta Komunitatearen funtzionamendu operatiboari dagokien informazioa eskura dezakete une oro, online aplikazio baten bitartez

  • Fidagarriak eta seguruak

    Edinorrek Petronor Taldearen funtsezko bi balio hauek zabalduko ditu sustatutako instalazioen fase guztietan: diseinua; gauzatze eta mantentze-lanak eta kontserbazioa

Edinorrek ingeniaritzako, energia-kudeaketa aurreratuko eta laguntza teknikoko ZERBITZUAK eskaintzen dizkie TEKei:

TEKaren titulartasunari lotutako instalazioak sustatu eta giltza eskura gauzatzea
Instalazioak segurtatu eta mantentzea
TEKak ekoitzi edo erositako energia guztiak iturri iraunkorretatik sortua dela bermatzea (Jatorri-bermea)
TEKarentzako laguntza teknikoa, sareko energiaren erosketa lehiakorragoa egin dezan, bere titulartasuneko instalazioetan ekoitzitako energiaren osagarritzat
TEKari energia-kudeaketa gardena eta eraginkorra egiten lagunduko dioten tresnak ematea
TEKaren energia-kudeaketaren hobekuntzei buruzko aholkularitza, teknologia zein erregulazio arloetan izandako aurrerapenei lotuta
Finantzaketa lortzea, baita TEKaren instalazioetan egindako inbertsioetarako laguntza publikoak ere, hala badagokio
TEKa eratzen laguntzea
TEKaren administrazioa eta kudeaketa operatiboa

Edinor-ek sustatutako TEKek honako ONURAK dituzte:

  • Aurrezkia elektrizitatearen fakturan.
  • Energia iraunkorraren autokontsumorako sarbidea, baita teilaturik ez duten kontsumitzaileei ere.
  • Modu seguru eta fidagarrian gauzatu eta kudeatutako instalazioaren titulartasuna.
  • Elektrizitate-horniketa jatorri-izendapena duen % 100 energia iraunkorraz egiten dela segurtatzea.
  • Elektrizitate-fakturaren kudeaketa optimizatzea, erosketa mankomunatuaren bitartez.
    Komunitatearen energia-kudeaketaren gardentasuna.
  • Komunitatearen barruan jarraitzeko malgutasuna.
  • Konfiantzazko enpresa instalazioa kudeatu eta mantentzeko, Komunitateari urteko elektrizitate-kontratazioari buruzko aholkularitza emateko eta Komunitateari hobekuntza-neurriak proposatzeko, erregulazio zein teknologia arloetako aurrerapenek horretarako aukera ematen duten heinean.
  • Eginkizun aktiboa energia-kontsumo iraunkorragoranzko trantsizioan.

Balorea udalentzat

Euren udalerrietan TEKak osatzea sustatuz, honakoa lortzen dute Udalek:

1

Egungo eredu energetikoa autokontsumora eta sorkuntza banatura begira eraldatzea, herritarra energiaren beraren ardatz gisa kokatuta.

2

Instalazio propiorako lekurik ez duten herritarrei eta merkatal-guneei instalazio fotovoltaikoaren kudeaketarako sarbide-alternatiba bat erraztea.

3

Autokontsumoaren garapenerako eta energia kontsumitzaile gisa herritarren ahalduntzerako laguntzea.

4

“Zero-Zero” (Zero km eta zero isuri) energiaren garapena erraztea.

5

Udalerrian berriztagarrien ekoizpen kuota gehitzea eta Negutegi Efektuko Gasen (NEG) isuriak gutxitzea.

6

Herritarren artean eta herri mailan kultura energetiko berria zabaltzea.

7

Trantsizio energetikoko politika europarrak indarrean jartzea partekatutako autokontsumoko Tokiko Energia Komunitateen (TEK) sorreran lagunduta.

8

“EU Next Generation” Europar Funtsen finantzazioa lor lezaketen planak eta egitasmoak garatzea.

Lankidetza

Edinor Udalarekin lanean ariko da TEKa abiarazteko, honakoak eginez:
  • Plaka fotovoltaikoen instalazioa egiteko moduko udal eraikin publikoen eta horietako bakoitzak energia ekoizteko duen ahalmenari buruzko azterketa egitea.
  • Energia Komunitatearekin bat egin dezaketen herritarrak eta, hala balitz, merkatal-guneen zenbatekoa zehaztea, autokontsumitutako energia maximizatzeko helburua eta ekimenaren inpaktu positiboarena aintzat hartuta.
  • TEKak egin beharreko instalazioaren gutxi gorabeherako aurrekontua.
  • Komunitatean kideak gehitzeko kanpainan laguntzea.
  • Interesatutako herritarrei eta merkatal-guneei TEKeko kide izateko aurreinskripzioa egitea ahalbidetuko dien tresna diseinatzea.
  • TEKari sortzeko babesa ematea.
  • TEKarekiko akordioan udal estalkiak uzteko Udalari aholkularitza eskaintzea.
  • Bertako hornitzaileen identifikazioa, ahal izatekotan horren instalazioan eta/edo mantenuan aritu litezkeenak.

1 FASEA

  • null

    1 Akordioa

    Udalaren eta Edinor-en arteko lankidetza akordioa.

  • null

    2 Analisia

    Egitasmorako udal estalkien analisia

  • null

    3 Atzematea

    Merkatal-guneen eta herritarren atzematea

  • null

    4 Eraketa

    TEKa osatzea

2 FASEA

  • null

    1 Lagapena

    Udal estalkiak elkarteari uztea, eta berau izango da instalazio fotovoltaikoen eta sortutako energiaren jabea.

  • null

    2 Kontratua

    TEKaren eta Edinor-en arteko kontratua instalazioaren eta mantenuaren sustapenerako eta egin ahal izateko

  • null

    3 Ekarpena

    Elkarteari herritarrek eta merkatal-guneek egindako hasierako ekarpena

  • null

    4 Kontratazioa

    Edinor-ek aholkatuta, eskaintza lehiakorrena eta %100 berriztagarria den energia osagarriaren hornikuntza bermatzen duen komertzializadorearen kontratazioa Komunitatearen eskutik

  • null

    5 Gauzatzea

    Azpiegitura egitea

  • null

    6 Finantzazioa

    TEKaren aldetik finantzazioa eta, hala ahal izanez gero, laguntza publikoak lortzea, Edinor-ek aholkatuta

  • null

    7 Sorkuntza

    TEKeko kideen aldetik energiaren sorkuntza, kontsumoa eta gozamena, plaketatik datorrenarena eta TEKak horniketa osatzeko kontratatutakoarena.

  • null

    8 Aurrezpena

    Aurrezpena elektrizitatearen hileroko fakturan

  • null

    9 Aholkularitza

    Edinor-en aldetik TEKari emandako aholkularitza eta energiaren erabileraren optimizazioa

2019/944 Zuzentarauak honela definitu ditu Energia Komunitateak:

“Borondatezko parte-hartze irekian oinarritutako entitate juridikoak, bazkideen edo kideen kontrol eraginkorraren menpekoak, kideei energia-sorkuntzan parte hartzea proposatu (iturri berriztagarrietako sorkuntza nahiz banaketa, horniketa, kontsumoa, agregazioa, energia-biltegiratzea edota energia-eraginkortasunerako zerbitzuak barne hartuz) eta horri lotutako ingurumen, ekonomia zein gizarte arloetako onurak eskaintzea xede dutenak”.

 

TEKak Europako zuzentarauek arautu eta sustatzen dituzte, egokitzat jotzen baitira egungo elektrizitate-eredua ordezkatuko duen eredu berria bultzatzeko, ezaugarri hauen arabera:

  • Deskarbonizatua: Sorkuntza fosilean oinarritutako egungo sistema pixkanaka-pixkanaka alde batera utziz.
  • Deszentralizatua: Instalazio handietan ekoitzi eta geroko banaketan eraginkortasunaren galera (garraio zein banaketa arloetako galerak) zein ingurumen-inpaktua (linea elektrikoak) dakartzan egungo elektrizitate-eredua gaindituz. Sorkuntza kontsumoari hurbiltzea da xedea.
  • Kontsumitzaile ahaldunduekin: Hauen eginkizun aktiboagoa sustatuz energia berriztagarriaren ekoizpenean, erosketan, kontsumoan, biltegiratzean nahiz salmentan.

Azken finean tokiko administrazioak eta Edinor-ek udalerrian bertan sortutako energia berriztagarrien kontsumo partekatuari begira sarbidea errazten diegu herritarrei, instalazio fotovoltaikoak euren etxebizitzetara gerturatuta eta 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzea erraztuko duen kultura energetiko berria garatzeko konpromisoa hartuta.

TEK MOTAK

HIRI EREMUKO TEKak

Hiri-inguruneetan, bizilagunei eta saltoki txikiei zuzenduta.

INDUSTRIA EREMUKO TEKak

ETEeei zuzenduta eta industriaguneetan, enpresa-parkeetan, teknologia-parkeetan eta antzekoetan garatuta

LANDA EREMUKO TEKak

Landa-inguruneko udalerri txikietan.

HEZKUNTZA EREMUKO TEKak

Haien sorrera eskola-komunitateetan sustatuz.