Orio Orialkik irabazi du III. Edinor Bandera

09 UZTAILA 2023

Gipuzkoarrek denboraldiko lehen garaipena lortu dute III. Edinor Bandera irabazita estropada gogor baten ondoren.

Lehen hiru traineruak segundo bateko aldearekin ibili dira helmugatik metro gutxira. Azkenean, Orio aurretik sartu da, Tolosaldea segundo batera eta Arraun Lagunak hirugarren izan da 2 segundora. Txandako eta banderako 4. postua Donostiarrarentzat izan da.

Juan Diegok, Edinorreko kontseilari delegatuak, positibotzat jo du duela hiru urte Zierbenako Arraun Elkartearekin hasitako lankidetza. Lankidetza horri esker, Zierbenako berrogeita hamar familiarentzako energia autokudeatzeko lehen instalazioa jarri da martxan, eta udalerri horretan lehen Komunitate Energetikoa sortu da, TEK Zierbena (https://www.tekzierbena.eus), herriko udalaren partaidetzarekin “.

Laster, Zierbenako TEK beste instalazio batekin handituko da, udal-lurralde osoa estaltzeko eta udalerriko ehundik gora familia eta denda txiki hartzeko.