Juan Diegok “tokikotik herritarren eskalako trantsizio energetikoaren lider” izatearen aldeko apustua egin du
2021eko URRIAK 7
Edinor-eko kontseilari delegatu Juan Diegok trantsizio energetikorako esparru erregulatzaileari buruzko mahai-inguru batean parte hartu du SUM Bilbao 2021ean eta bertan azpimarratu egin du “tokikotik hiritarren eskalako trantsizio energetiko baten lider izateko aukera, energia sistema inklusibo eta trinkoagoa benetan osatzeko, komunitateari ingurumen eta ekonomia mailako onurak eskaintzeko potentzialtasunarekin”.
Juan Diegok galdera batekin hasi du bere hizketaldia, energiaren prezioa hiritarren funtsezko kezka den testuinguruan: “Zer egin dezake udal batek bere herritarrek hiritar-eskalako trantsizio energetiko batean parte hartzen duten aldi berean energia garbi eta ekonomikoa izan dezaten?”
Bere iritziz, “erantzuna da aukera handi bat dutela. Pertsonen beharrek, eskura dauden baliabide teknologikoek, legislazioak eta Europako Batasunak jarduera ekonomiko eta sozialaren deskarbonizazioaren alde egindako apustu irmoak, eta energia berriztagarria sortzeko puntuak biderkatzekoak, udalak erantzunaren erdigunean jarri ditu”. “Gutxitan egin da apustu bat europar mailako eraldakuntza prozesu baten alde udalei hain protagonismo nabarmena izateko aukera ematen diena”, nabarmendu du.
Europako Batasunak uste du trantsizio energetikoaren prozesua bururaino arrakastaz eramateko, teknologiaz eta merkatuaz gain, herritarrek horretan inplikatu eta parte hartu behar dutela. “Hiru ‘d-en’ trantsizioaz ari gara: sistema energetikoaren deskarbonizazioaz, deszentralizazioaz eta demokratizazioaz”, gogoratu du Diegok.
Eta agertoki horretan, “beste bide batzuren artean, udalek aukera dute orain finantzazioa lortzeko udal eraikinetako estalkietan instalazio fotovoltaikoak jarri eta udalerriko auzokideek, eta badagokie merkatal gune txikiek, osatutako Tokiko Energia Komunitatea sustatzeko, hau izan dadin inbertsioa egingo duena eta sortutako energiaz gozatuko duena”.
“Udal jabegopeko estalkiak, horietan eragin urbanistiko eta ingurumenekorik gabeko instalazio fotovoltaikoak jartzeko baimena emanez (deszentralizazioa); Zero Kilometroko energia garbia udalerrietan bertan sortzeak (deskarbonizazioa); eta herritarren parte-hartze aktiboarekin trantsizio energetiko bidezko eta unibertsala ahalbidetzeko udal lidergoa (demokratizazioa) batzen dituen formularen potentzial eraldatzailea itzela izan liteke”, Edinor-eko CEOaren hitzetan.