Juan Diego “hurbilekoa eta iraunkorra” lehenestearen alde agertu da, “kanpotik hipotekatutako hazkunde-ereduaren” aurrean
2022ko ABENDUAK13
Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatuak uste du covid-ak eta testuinguru geopolitikoak, Errusiak Ukraina inbaditu eta gero, “kanpotik hipotekatutako hazkunde eredu baten urrakortasunaz jabetzea eragin” dutela. Egoera horretan, “hurbilekoa eta iraunkorra goranzko balioak dira, landa-garapenerako aukera handia”, eta bere konpainiak sustatzen eta garatzen dituen Tokiko Energia Komunitateek (TEK) horretan nabarmen lagundu dezaketela erantsi du.
El Diario Montañés egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, sorkuntza banaturako Petronorren filialaren buruak TEKek landa-inguruneen garapen iraunkorrean modu nabarmenean lagun dezaketela zehaztu du. Zentzu horretan, komunitate horien aldakortasuna azpimarratu du, “hiri handietan eta udalerri txikietan gauza bera sor eta gara baitaiteke”. Horrela, “400.000 biztanletik gorako udalerrietan eta 250 bizilaguneko udalerrietan mota horretako erkidegoak” daudela adierazi du.
Juan Diegok elkarrizketan gogorarazi duenez, “partekatutako autokontsumoa energia-kontsumoaren formularik merkeena eta eraginkorrena da”, ez baitu energia garraiatu beharrik, eta ez baita ordaintzen ez bidesaririk ez elektrizitate-kargurik.
Elkarrizketa osoa, hemen