Edinor-ek eta Zierbena Arraun Elkarteak kluba ACTko lehen eguzki-energia komunitate bihurtuko dute

Juan Diego eta José Luis Herrerías, Taldeko Oihane Sánchez eta Juan Zunzunegi arraunlariekin, TEK Zierbenaproiektuaren aurkezpenan | Edinor
Juan Diego eta José Luis Herrerías, Taldeko Oihane Sánchez eta Juan Zunzunegi arraunlariekin, TEK Zierbenaproiektuaren aurkezpenan.

2021eko EKAINAK 18

Prentsa-oharra deskargatu

-Eguzki-energia komunitateko kide diren bizilagunek %25era arte jaitsiko dute euren faktura elektrikoa eta urtean 12,8 tona CO2 isurtzea eragotziko dute, Zierbenan 25 urtez CO2a xurgatuko luketen 1.235 zuhaitz landatzearen pare.

-Edinor-en energia komunitateek, TEK izenekoek, energia iraunkorra, ekonomikoa eta 0km-koa sortzea, kontsumitzea eta partekatzea ahalbidetzen dute.

-Arraun Elkartearen estalkiak 65 eguzki-plaka izango ditu eta Polikiroldegiak 135, 125 auzokiderentzat eta merkatal-guneentzat eguzki-energia sortzeko.

-500 metrora dauden etxebizitzentzat, TEK Zierbena zabalik dago bat egin nahi duten auzokideentzat eta merkatal-guneentzat, bere webgunearen bitartez: tekzierbena.eus.

Lehen eguzki-energia komunitatea Zierbenara heltzen da Zierbena Arraun Elkartearen, Zierbenako Udalaren eta Edinor-en eskutik. Hala, kluba ACTko Arraun Elkarteen arteko lehen komunitate energetiko bihurtuko dute.

Arraun Elkarteko estalkiak 65 eguzki-plaka hartuko ditu, eta herriko polikiroldegian jarriko diren beste 135ekin batera, eguzki-energia sortuko dute, 0km-koa, iraunkorra eta ekonomikoa. Eguzki-energia komunitatean parte hartu nahi duten auzokideek euren faktura elektrikoa %25era arte jaitsiko dute, urtean 12,8 tona CO2 isurtzea eragotziz, 25 urtez Zierbenan CO2 xurgatuko luketen 1.235 arbolaren pare.

Edinor-ek sustatzen dituen komunitate energetikoak TEK deitzen dira eta auzokideek eta merkatal-guneek kontsumitzen duten energiaren %25 sortzen dute, gainerako %75 jatorri berriztagarriko energiaren erosketa bateratuarekin osatuz, kideei merkatuko preziorik onenen sarbidea bermatuta. Modu honetan, faktura elektrikoko aurrezkiaz gain auzokideek kontsumitzen duten energia %100 berriztagarria izatea bermatzen da.

Edinor arduratzen da guztiaz: aholkua ematen du eta espazioak identifikatzen ditu, abiaraztea eta garapena kudeatzen du. Gainera, tokiko traktore gisa dihardu, sistema fotovoltaikoen instalazioa eta mantenimendua batik bat bertako hornitzaileekin egiten delako.

Zehazki, TEK Zierbenak 75 Kw-ko potentzia izango du; horietako 25 Kw Arraun Elkartean jarriko dira eta 50 Kw polikiroldegiko estalkian. Guztira 200 eguzki-plaka jarriko dira 1.000 metro koadroko eremuan, 500 metrora arteko 125 etxebizitza eta merkatal-gune hornituko dituztenak.

Edinor-ek bultzatutako Tokiko Energia Komunitateek, TEK, udalerri bakoitzaren ezaugarrietara egokitzea dute ezaugarri eta, sustatzen dituen Udalarekin lankidetzan, neurriko irtenbide energetikoak bilatzen dituzte. Horren adibide garbia da Zierbenako TEK, etxebizitzak oso sakabanatuta dauden udalerrikoa. Eguzki-plakak jartzeko TEKean bi eraiki integratzeak, Arraun Elkartea eta Polikiroldegia, posible egin du portuko etxebizitza eta merkatal-guneak hartzea eta baita Udalaren inguruko goiko aldean daudenak ere.

Zierbena TEKarekin bat egin eta horren onurak jaso nahi dituzten pertsonek www.tekzierbena.eus webgunearen bidez egin dezateke.

Edinor-i buruz

Edinor-ek, energia berriztagarrietarako Petronor-en eskumendekoa, herritarrei alternatiba iraunkorra eta ingurumenarekin errespetuzkoa eskaintzen die energiaren kontsumoan. 0Km-ko energia berriztagarria sortzeko, kontsumitzeko eta partekatzeko bidea da, inguruaren garapena eta kalitatezko enpleguaren sorrera erraztuz, eguzki komunitateen instalazioa eta kudeaketa tokiko hornitzaileekin egiten denez gero.

Modu honetan, Edinor-ek energia elektrikoaren sorreran deskarbonizazioaren alde egiten du apustu eta energiarekiko hiritarraren ahalduntzearen alde, bere sorrera eta, beraz, bere kontsumoa ere aintzat har ditzan.

Gaur egun Edinor hainbat egitasmo osatzen ari da, tartean TEK Athletic, LaLigako lehen komunitate energetikoa; TEK Somorrostro, hezkunza arloko lehen komunitate energetikoa; TEK Larraul, nekazal giroko lehen komunitate energetikoa; TEK Zentrum, lehen komunitate energetiko enpresariala; eta TEK Zumarraga, Gipuzkoako lehen komunitate energetikoa. Bidea hasi besterik ez da egin, Euskadiko komunitate energetiko aitzindarientzat.