Donostiak tokiko energiaren autokontsumoaren alde egingo du lehen eguzki energiako komunitatearekin

TEK Berio aurkezteko ekitaldia.

2022ko ABENDUAK 13

  • Proiektua Edinorek sustatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuaren babesarekin, eta 120 KWp instalatuko dituzte inguruko 180 etxe eta denda hornitzeko energia berriztagarria sortzeko.
  • TEK Berio du izena, eta 267 plaka fotovoltaiko izango ditu, Gureak ekonomia sozialeko enpresa taldearen estalkian instalatuta.
  • Instalazioetatik 1.000 metrora dauden auzoko eta merkatariak TEKeko bazkide izan ahalko dira eta 0 km-ko energia kontsumitu ahal izango dute; gainera, % 25eko murrizketa izango dute urteko elektrizitate fakturan.
  • TEK Donostia uda aurretik jarriko da martxan eta saihestuko du urtean 750 tona CO2 isurtzea, isuri horiek 25 urtean xurgatzeko 3.000 zuhaitzen baliokidea izango dena.
  • Gipuzkoako hiriburuan Edinoren TEK ereduaren arabera eratutako lehen energia komunitatea da. Egitasmo horrek dagoeneko martxan ditu energiaren tokiko autokontsumo ekimen hauek dagoeneko martxan ditu udal-eraikinetako estalkietan.

 

Donostia, 2022ko abenduaren 13a Donostiak lehen eguzki energiako komunitatea izango du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuaren, Edinorren eta Gureaken eskutik. Hala, Gureak taldearen eraikineko estalkian 267 plaka fotovoltaiko jarriko dira energia berriztagarriz hornitzeko inguruko 180 etxe eta denda txiki. Talde hori desgaitasunen duten pertsonen inklusio soziolaborala sustatzen jarduten da. TEK Berio (Tokiko Energia Komunitatea) deiturikoa sortu da lurraldean trantsizio energetikoaren aldeko apustua indartzeko ekimen gisa.

Donostiako Berio auzoan egingo den instalazioak izango du 800 m2-ko azalera eta 120 KWko guztizko potentzia instalatua, eta eguzki energia berdea sortuko du autokontsumoan 1000 metroko erradioan kokatutako etxebizitza eta negozioetarako. Horrez gain, TEKen parte hartzen duten auzokoek nabarmen murriztuko dute beren elektrizitate faktura, plaketatik kontsumitzen den energia -etxebizitza baten kontsumoaren % 25 inguru- fakturatik deskontatuko delako eta, horrez gain, energia horrengatik ez delako peajerik edo kargurik ordainduko.

Onura ekonomikoekin batera, TEK Donostiak lagunduko du hiria jasangarriagoa izan dadin, saihestuko baitu urten 750 tona CO2 isurtzea, isuri kaltegarri horiek 25 urtean xurgatzeko gai diren 3.000 zuhaitz landatzearen baliokide dena. Gainera, herritarrei eta tokiko erakundeei aukera emango die energia modu garbi, solidario eta jasangarriagoan sortu eta kontsumitzeko prozesuan inplikatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatu José Ignacio Asensiok, Edinoreko kontseilari ordezkari Juan Diegok, Donostiako Udaleko Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak eta Gureakeko Berrikuntzako zuzendari Jon Ander Arzallusek aurkeztu diete proiektua bizilagunei gaur. Asensio diputatuak azpimarratu duenez, «energia, eskubide soziala da eta eredu berria behar du etxeak ahalduntzeko, horiek sistema energetikoaren erdigunean jarrita, energia garbirako sarbidea eta beren fakturan aurrezki ekonomikoa izateko beharrezko tresnak emanda. TEKen bidez, energiaren demokratizaziorako aurrerapausoak ematen dira, baita erregai fosilekiko mendekotasun txikiagoko kulturaren alde ere, kultura efiziente, bidezko eta jasangarriago baterantz; horrek suposatuko du inguru honetan bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea». Donostiako Udaleko Marisol Gamendiak gaineratu duenez, «Donostiak horrelako ekimenen alde egin behar du energia garbia sortuta gure auzoetako familia eta denda txiki askori mesede egiteko. Etxeetako ekonomietarako suposatzen duen aurrezkiaz gain, ekarpen garrantzitsua egiten du isuriak murrizteko eta hiriko politika berde eta jasangarriek aurrera egiteko». Jon Ander Arzallusek adierazi duenez, «Berioko energia komunitatearekin lankidetzan jardutea proposatu zigutenean, baloratu genuen Gureaken misioarekin bat egiten duen proiektua dela, ekimen publiko-pribatu batek sustatzen duelako eta helburu duelako gizarteari balioa ematea. Hartara, erabaki genuen gure egoitza nagusiaren estalkiko 800 m2 doan lagatzea». Arzallusek gaineratu du Gureakek urte asko daramatzala autokontsumo energetikoaren alde egiten: «2007an jarri genuen abian lehen instalazio fotovoltaikoa gure jardueren kontsumorako, eta gaur egun dagoeneko baditugu 12; aurreikusten dugu 2022-2023 artean beste sei instalazio berri jarriko ditugula abian». Bestalde, Edinoreko Juan Diegok adierazi duenez, «mugarri garrantzitsua da Donostian lehen TEK hau instalatzea, suposatuko baitu auzokoek 0 km-ko energia kontsumituko dutela, ingurumena errespetatzen duen energia».

Horrela, Estatuan energia komunitateen garapenean buru diren lurraldeen artean kokatuko da Gipuzkoa; izan ere, dagoeneko eratuta dauden zortzi komunitateei laster gehituko zaizkie 5.000 biztanle baino gutxiagoko hogeiren bat udalerritan jarriko diren beste 22. Horrela, indartuko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak egindako apustua, 2,4 milioi euroko inbertsioarekin finantzatzen baititu Gipuzkoako energia komunitateen % 70. Ingurumen Departamentuak 30.000 euroko apustua egin du Berioko TEKa eratzeko.

TEKen proiektuak EBko Next Generation Funtsetako laguntzak ere jaso ditu, zuzenean bideratuko direlarik Donostiako auzo honetako etxebizitzetara eta denda txikietara. Funts horiek bideratu dira, Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez; erakunde horrek bere autokontsumo programan 87.375 eurorekin finantzatu du proiektu hau.

Zer da tokiko energia komunitate bat?

Edinor ereduko tokiko energia komunitateek laguntzen dute trantsizio energetikoranzko prozesua, deskarbonizazioan oinarrituta. Eredu berri horren helburua da erregai fosiletan oinarritutako energiatik pixkanaka aldaketa egitea deszentralizaziorantz eta tokiko energiarantz. Horrela, murrizten dira ingurumen inpaktua eta energia hori energia sortzen duen zentro handietatik garraiatzeko beharrak eragindako efizientzia galera, eta, aldi berean, kontsumitzaileei protagonismo handiagoa ematen zaie energiaren produkzioan, eskurapenean eta kontsumoan.

Tokiko energia komunitateek energia berriztagarriaren kontsumoarekin herritarrei eskaintzen diete aukera jasangarriagoa eta ingurumena gehiago errespetatzen duena. Energia Komunitateak eguzki plakak instalatzen ditu udalerriko eraikinen teilatuetan, kontsumitzen den energia elektrikoaren % 25 sortzeko, eta gainerako % 75a jatorri berriztagarriko energiaren erosketa bateratu baten bidez osatzen da, komunitateko kideei merkatuko preziorik onenetarako sarbidea bermatzeko.

TEKeko kide diren auzokoek beren elektrizitate fakturan aurrezkia izango dute, plaketatik kontsumitzen duten energia deskontatu baitzaie; energia autonomia handiagoa izango du, plakak beren etxean bertan instalatuko balituzkete bezalaxe baita, baina inolako instalazio gehigarririk ez egiten behar izatearen abantailarekin. Energia % 100 berriztagarria denez, ez da CO2 isuririk egiten atmosferara. Eta hori guztia etxean instalazio gehigarririk egin beharrik gabe eta hornidura elektrikoa ziurtatuta.