Petronorrek Gipuzkoako tokiko lehen energia-komunitatean parte hartuko du
2021eko OTSAILAK 25
Petronorrek, Edinor filialaren bidez, Gipuzkoako tokiko lehen energia-komunitatean parte hartuko du, eta Zumarragako 200 etxek energia berriztagarria kontsumitzeko eta faktura elektrikoa merkeago izateko aukera izango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak sustatutako ekimenaren helburua lurraldeko energia-mendekotasuna murriztea, energia berriztagarrien erabilera sustatzea eta autokontsumoa bultzatzea da.
Zumarragako Udalak Izazpiko kantxa balioaniztunen estalkiaren lagapena egingo du eguzki-plakak instalatzeko. Izazpiko estalkiak 1.500 metro koadroko azalera eskaintzeko du, 25 urterako plaka fotovoltaikoak instalatzeko. Aurreikusita dago 150 kW-ko instalazioa egitea eta 500 m-ko erradioan dauden Zumarragako 200 etxebizitza eta saltoki energia berdez hornitzea autokontsumoko erregimenean. Energia erkidego horretan parte hartuz, etxe edo saltoki bakoitzak urtean %20 inguru aurreztuko du, gutxi gorabehera, argiaren fakturan. Onura ekonomikoaz gain, ekimen honek ingurumen onura oso positiboa du, instalazioaren balio bizitzan zehar atmosferara 860 tona CO2 isurtzea saihestuko baitu.
Proiektua lankidetza-eredu publiko eta pribatu batean garatuko da, eta Edinorrek, Petronorren filiala, parte hartuko du. Energia-trantsizioko proiektuen artean, Tokiko Energia Komunitateak bultzatu eta garatuko ditu hiri-eremuetan.