Edinorrek garatutako Seminario Zentrum TEKak 14 tona CO2ren isurketa saihestu du
2022ko EKAINAK 6
Petronorren filiala den Edinor enpresak garatu eta Derioko Seminario Zaharrean finkatuta dagoen enpresa eta zerbitzu-eremuko enpresek eta erakundeek osatutako Seminario Zentrum TEK izeneko tokiko energia-komunitateak atmosferara 14,25 tona CO2 isurtzea saihestu du 2021eko uztailean instalatu zenez geroztik, 1.975 zuhaitz landatzearen baliokidea. Seminario Zentrumeko estalkian kokatutako eguzki-plakek 57MWh energia sortu dute guztira.
Proiektu hau Petronorrek eta Bilboko Gotzaitegiak, sortzaile zein kontsumitzaile gisa, energia garbiak ikertu eta ezartzeko eta bien arteko harremanak areagotu eta zabaltzeko sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren harira garatu da, Euskadin eratutako lehen energia-komunitateetako baten bitartez, energia berriztagarria sortzeko instalazio batean ekoitzitako elektrizitatearen kontsumoa hainbat erabiltzaileren artean partekatzea baimentzen duen araudiaren babespea. Horretarako, elektrizitatearen sorkuntza fotovoltaikorako 100 kWeko instalazioa prestatu zen eraikinaren estalkian. Ondoren, energia-komunitate honetako kide bihurtzeko aukera eman zieten eraikineko maizterrei.
Eraikinean bertan ekoitzitako energia berriztagarriaren autokontsumoaz baliatzeko aukera da komunitateko kideen abantaila nagusietako bat. Era berean, sortutako eguzki-energiaz gain, merkaturatzaile batek elektrizitate-horniketa osatuko du, bermatutako jatorri jasangarria duen energiaz baliatuta. Horrekin batera, instalazioen diseinuak eta energiaren erosketa mankomunatuak ahalik eta aurrezpenik handiena ziurtatzen die kideei energiaren fakturan, inolako inbertsiorik egin beharrik gabe eta iraunkortasun-konpromisorik gabe.